Gasolio-hornigailua jarri dute portuan
Lekeitioko portuak kirol eta arrantza ontzien flota handia biltzen duela eta, gasolio-hornigailua jarri du Eusko Jaurlaritzako Ingurumena eta Lurralde Politika Sailak portuan: «Itsasontziek hornitzera ondoko herrietara joan behar ez izateko edota jabe...
Lekeitioko portuak kirol eta arrantza ontzien flota handia biltzen duela eta, gasolio-hornigailua jarri du Eusko Jaurlaritzako Ingurumena eta Lurralde Politika Sailak portuan: «Itsasontziek hornitzera ondoko herrietara joan behar ez izateko edota jabeek erregai bidoiak garraiatu behar ez izateko». Garraio Azpiegituren zuzendari Almudena Ruiz de Angulo eta Ana Oregi sailburua portu zerbitzuko arduradunagaz egon ziren hornigailu berriak zelan funtzionatzen duen ikusten.