Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Hamargarren urteurrena ospatuko du Gabonak Rock Fest jaialdiak

Antzinako Jose Done ikastetxeko Kapillara bueltatuko da aurten jaialdia. Zapatuan, 19:00etan irekiko dituzte ateak, eta zortzi musika talde eta disko jartzaile bat egongo dira agertokianEz da «erraza» izan, baina hamargarreun urteurrenera iritsi da G...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2014/12/18

Antzinako Jose Done ikastetxeko Kapillara bueltatuko da aurten jaialdia. Zapatuan, 19:00etan irekiko dituzte ateak, eta zortzi musika talde eta disko jartzaile bat egongo dira agertokian

Ez da «erraza» izan, baina hamargarreun urteurrenera iritsi da Gabonak Rock Fest jaialdia. Aurten, hasierako garaietara bueltatu eta antzinako Jose Done ikastetxeko Kapillan egingo dute berriro, zapatuan, jaialdia.

Kapilla Rock elkarteak antolatzen du Gabonak Rock Fest jaialdia, eta jaialdiak izan dituen gorabeheren ostean, «pozik» daude hamargarrenez antolatu ahal izan dutelako. Hasierako urteak izan ziren onenak antolatzaileen arabera. «Azken bi urteetan, baina, Kafe Antzokira mugitu genuen jaialdia, eta jente aldetik beherakada nabarmena egon zen». Kapilla Rock elkartekoen ustez, «gero eta jende gutxiago mugitzen da». Eta hori orokorrean diote, ez soilik kontzertuei dagokienez. «Egia da, metal musika atsegin dugunok gutxiengoa garela, baina jaitsiera hori esparru guztietan nabaritzen da».

Jarraitzeko asmoa

Jaialdia lagunartean sortutako ideia izan zela diote: «Zerbait berezia nahi genuen, eta neguan, gauza gutxiago baitaude. Hala hasi eta hemen gaude, hamargarrenez». Eta ezer berezia gertatzen ez bada, Gabonak Rock Fest jaialdia antolatzen jarraitzea gustatuko litzaiekela azaldu dute; «aurten mugitzen den jendearen arabera», diote.

Gabonak Rock Fest jaialdia zapatuan hasiko da, Kapillan, 19:00etan. Zortzi talde izango dira agertokian, The Riff Trukers gernikarrak izan ezik, gainontzekoak Bermeoko taldeak dira. «Hamargarren urteurrena zenez, herriko taldeei esan genien ea parte hartu nahi zuten. Asko izan ziren baiezkoa eman zuten taldeak, eta azkenean, aukeraketa bat egin behar izan dugu». Taldeen ostean, bertaratutakoek Data disko jartzailearen rock-metal session-agaz dantzatzen jarraitzeko aukera edukiko dute.

Sarrerak 5 euro balioko ditu, edari bategaz. Gainera, sarreran dagoen zenbakiagaz zozketa batean parte hartzeko aukera izango dela zehaztu dute. Sarrerak leihatilan bakarrik erosi ahal izango dira.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.