Tribizera ur edangarria eramateko lanak urtarrilean hasiko dituzte
Bermeoko Artika auzoko Tribiz baserri ingurukoek ur edangarria izango dute datorren urtean. Bermeoko Udalak jakinarazi duenez, urtarrilean hasiko dituzte inguru horretara ur edangarria eramateko lanak, udalak eta Busturialdeko Ur Partzuergoak sinatutak...
Amaia Elorza Bermeoko Udaleko Lurgintza Saileko zinegotziak adierazi duenez, «herriarentzat, baina batez ere, Tribizeko bizilagunentzat berri ona da inguru horretara ur edangarria eroateko lanak hastea, beharrezko zerbitzua baitute».
Busturialdeko Ur Partzuergoa arduratuko da lanok egiteaz, eta bi hilabeteko epean amaitzea aurreikusten dutela azaldu dute. Hala, udaberrirako Tribizek edateko uraren sarea osatuta izango duela uste dute.