Urtea agurtzeko Kakatzan kirol ekimena egingo da Ondarroan
Beste behin ere, urtea era berezian agurtuko dute Ondarroan. Abenduaren 31n, mendi bizikleta zaleek Kakatzan kirol jaian parte hartzeko aukera izango dute.Aurten ere, ez da umorerik faltako. Leloa ere zentzu beretik aukeratu dute: Marrano beltza. Ezta ...
Aurten ere, ez da umorerik faltako. Leloa ere zentzu beretik aukeratu dute: Marrano beltza. Ezta karreri, txarraua da.
Alamedatik 09:00etan irtengo dute aurten parte hartuko dutenek. Urtero egin modura, Ondarroa eta inguruetatik igaroko den 30 kilometroko ibilbidea antolatu dute, baina iazkoaren desberdina. «Beti aldatzen dogu nondik nora igaroko den ibilbidea. Ibilbidea zein izango den ezin dugu argitu, azken momentura arte sekretupean gordeko dugu eta».
Beti egin ohi modura, aurten ere, Kalamenditik eta Tontorramenditik igaroko da ibilbidea.
Ibilbidea 13:00ak inguruan amaitzea aurreikusten dute antolatzaileek. Bukaeran, Alamedan hamaiketakoa egingo da.
Horrez gain, 12:00etatik 14:00etara, nahi duenak Arraun Elkartean dutxatzeko eta bizikletak garbitzeko aukera edukiko du, iaz egin modura.