Ampo Ordizia hartuko dute Gernikako basurdeek Urbietan bihar
Bizkaia Gernika errugbi taldeak derbi batekin ekingo dio ligari neguko atsedenaldiaren ostean. Basurdeek, gainera, etxeko zaleen babesa izango dute, Urbietan jokatuko baitute Ordiziaren aurka. Hain justu, bihar izango da aipatu norgehiagoka, 16:00etan ...
Emozioz betetako euskal derbia izango da asteburukoa. Seigarren eta zazpigarren saikatuta daude, hurrenez hurren, gernikarrak eta ordiziarrak. Hala, partida orekatua izatea aurreikusten da.
Datozen egunetarako, gainera, euria iragarri du Euskalmetek. Hortaz, baliteke zelaia basaz beteta egotea. Lokatzak basurdeen mesederako izan beharko luke, egoera horretan jokatzera ohituago baitaude.
Bizkaia Gernika ezin da erlaxatu, irabaztea oso garrantzitsua baita sailkapenari erreparatuta. Gernikarrek 27 puntu dituzte, Ampo Ordiziak, berriz, 23. Basurdeek galduz gero, hortaz, ordiziarrek bertoko taldea harrapatuko lukete sailkapenean. Bonus puntua ere lortuz gero, beste alde batetik, Ampo seigarren jarriko litzateke.