Edukiontzi berria San Martin auzoan
Arropak batzeko edukiontzi berri bat jarri du Bermeoko Udalak San Martin auzoan. Horrenbestez, bost dira herrian dauden mota horretako edukiontziak. Arropak eta oinetakoak batzeaz gain, jostailuak, liburuak eta etxetresna txikiak ere bilduko ditu eduki...
Arropak batzeko edukiontzi berri bat jarri du Bermeoko Udalak San Martin auzoan. Horrenbestez, bost dira herrian dauden mota horretako edukiontziak. Arropak eta oinetakoak batzeaz gain, jostailuak, liburuak eta etxetresna txikiak ere bilduko ditu edukiontziak. «San Martin auzotik hurbilen zegoen arropen edukiontzia udal azokakoa zen, baina auzoaren tamaina kontuan hartuta, beharrezkotzat jo dugu edukiontzi berri bat jartzea, auzo horretako bilketa zerbitzua indartzeko helburuagaz», jakinarazi dute Bermeoko Udaleko Ingurumen Saileko arduradunek.