Epaileak ezarritako neurriak salatu dituzte atxilotutako abokatuek
Beraien lana ezinezko egiten dutela, eta epailea bera delitu egitera bultzatzen ari dela ohartarazi dute. Presoen eskubideen defentsa egiten jarraitzeko asmoa agertu duteAurreko astelehenean Guardia Zibilak atxilotu zituen hamabi abokatuei tartean, Kep...
Beraien lana ezinezko egiten dutela, eta epailea bera delitu egitera bultzatzen ari dela ohartarazi dute. Presoen eskubideen defentsa egiten jarraitzeko asmoa agertu dute
Aurreko astelehenean Guardia Zibilak atxilotu zituen hamabi abokatuei tartean, Kepa MantzizidorriEspainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Eloy Velascok ezarritako neurriak salatu zituzten atzo. Bizkaiko Abokatuen Bazkunean egin zuten agerraldia atzo auzipetuek eurek, eta herritarrengandik jasotako elkartasuna eskertu eta operazioaren izaera gogor salatu zuten. Haien esanetan, duela astebete burututako Mate operazioak helburu argia zuen: «Presoak inkomunikatzea». Hain zuzen, beraiek defendatzen dituzten euskal presoen «inkomunikazio juridikoa, politikoa eta humanoa» zuen helburu, haien esanetan, polizia operazioak.Mantzizidorrek berak eta Onintza Ostolazak hartu zuten berba. Azaldu zutenez, operazioa bera eta osteko miaketak irregulartasunez beterikoak izan ziren.
Helegiteak
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Eloy Velascok auzipetutako hamabi abokatuei jarritako baldintza horiek defentsaren lan juridikoa ezinezko egiten dutela kritikatu zuten, eta neurrion aurka helegiteak jartzeko asmoa agertu zuten atzoko prentsaurrekoan. Horretarako, abokatuen elkarteen babesa eskatu dute.
Bezeroekin bisitak egiteko aukera mugatu izana jarri dute adibide abokatuek, baita kontu korronteak blokeatu izana ere. Hala, bai kontu pertsonalak zein abokatuen bulegoetakoak blokatzean epailea bera delitu egitera bultzatzen ari dela salatu zuten; alegia, epaileak egotzi dien delitua egitera sustatzen duela neurri horrek, euren lana egiteko behar duten dirua modu ilunean kudeatzera bultzatuz.
Presoen eskubideen defentsa egiten jarraitzeko prestutasuna agertu zuten atzo hamabi abokatuek; dena den, «joko zikinean» erori nahi ez dutela azaldu zuten.