Gipuzkoako batel txapelketako lehen estropada ez da egin
Gipuzkoako Arraun Federakundeak jakitera eman duenez, domekan egin behar zen Gipuzkoako batel txapelketako lehen proba puntuagarria berta behera geratu zen.Lehen estropada ez egitearen zergatia, hain zuzen ere, herenegun egiten zuen eguraldi txarra iza...
Lehen estropada ez egitearen zergatia, hain zuzen ere, herenegun egiten zuen eguraldi txarra izan zen.
Gipuzkoako Arraun Federakundeak gaineratu duenez, herenegun Urumeako uretan egin behar zen proba ez dakite noiz egingo den. «Beharbada ez da errepikatu ere egingo».
Gauzak horrela, urtarrilaren 31n Donibane Lohitzunen egingo den hurrengo jardunaldian neurtu beharko dituzte indarrak partehartzaileek, tartean Mutrikuko arraun taldeko kideek.