Amunategi errekan zuhaitzak landatuko dituzte auzolanean
Aurreko urteetan egin modura, aurten ere, Lurgaia Fundazioak Busturiko Amunategi errekan zuhaitzak landatuko ditu bihar, auzolanean. Amunategi errekaren leheneratze ekologikoa izeneko proiektuaren baitako jarduera dela azaldu dute Lurgaia Fundazioko k...
Biharko auzolanean parte hartu gura duten horiek Busturiko Axpe auzoko elizan egon beharko dute, 09:30ean. Jakinarazi dutenez, handik, oinez abiatuko dira errekara. Egun erdiko jardunaldia izango da, eta zuhaitzak landatzeko beharrezkoa duten material guztia fundazioak jarriko duela azaldu dute. Parte hartzaileei oinetako egokiak eramatea gomendatzen die; uretako edota mendiko botak.
Lanean hasi aurretik, Lurgaia Fundazioko arduradunek proi- ektuaren helburuak azalduko dizkie bertaratutakoei, «zeintzuk izan diren egin diren jarduerak, eta horiek izan dituzten bilakaerak, hain zuzen ere».
Zuhaixkak aldatu
Fundazioko arduradunen azalpenak entzun ostean, Amunategi errekan leheneratze bidean dagoen eremuaren inguru kalitatea hobetu asmoz, hainbat jarduera egingo dituzte boluntarioek: «Bereziki, bertako zuhaitz eta zuhaixkak aldatuko ditugu. Ha- la eta ere, beste zenbait gauza ere egingo dira, esaterako, inguruan dauden espezie inbaditzaileak kenduko ditugu, eta pinu eta eucalipto ale batzuei ere azala kenduko diegu».