Bariku arratsalde euritsuaren aterpe izan zen Kabidxe. Hainbat izan ziren Goiko Plazako erreferentziazko gune soziala ezagutzera hurbildu ziren herritarrak, txikiak zein nagusiak, gainera. Gunea erabiltzen duten taldeek nondik datozen azaldu eta egiten...

Bariku arratsalde euritsuaren aterpe izan zen
Kabidxe. Hainbat izan ziren Goiko Plazako erreferentziazko gune soziala ezagutzera hurbildu ziren herritarrak, txikiak zein nagusiak, gainera. Gunea erabiltzen duten taldeek nondik datozen azaldu eta egiten duten lanaren berri eman zuten. Hain zuzen ere, MB 2000 taldea, Alde Zaharreko Haitz Nagusije, Sareginek Feministen elkartea, Txikitzerik gurasoen taldea, Sahararen alde lan egiten duen Besalde, Bermeoko Gazte Asanblada eta Amnistiaren Aldeko Mugimendua dira
Kabidxe erabiltzen duten taldeak. Bertaratutakoek Onintza Enbeita bertsolariaren bertsoekin, Urgatz talde bermeotarraren akustikoagaz eta Meñakako Endemaño taldearen musikagaz gozatzeko aukera ere eduki zuten. Argazki galeria: busturialdea.hitza.info /