
Hotza ez da oztopo izaten ari neguko jai eta ospakizunetan ibiltzeko. Usadio herritarrei jarraituta, Kandelario, Santa Ageda, San Blas eta Txitxiburduntzi ospatzeko prest agertu dira Lea-Artibaiko eta Mutrikuko herritarrak
Gaur San Blas eguna da, eta bazkariagaz ospatuko dute Aulestiko erretiratuek. Goikaleko auzokoek, berriz, zapatuan egingo dituzte sanblasetako ospakizunak.
Santaeskean, kalean
Bihar, berriz, santaeskean aterako dira han eta hemen. Iluntzean, kaskabiloen, mailuen eta ahotsen doinuak izango dira nonahi. Hala ere, badago Santa Ageda asteburuan ospatuko duenik ere: besteak beste, Berriatua, Mutriku, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar.
Egunotan, gainera, Lea-Artibaiko eskoletako umeek txitxiburduntzia edo basatozte egiteko aukera ere izango dute.
EGITARAUA-SANTA AGEDA
Berriatua. Otsailaren 7an, zapatuan: 10:00etan, Milloi auzoan koplatan; 13:30ean, bazkaria herrian (izen emateko udaletxean eta tabernetan); 15:00etan, koplatan herrian zehar; 20:00etn, umeentzako txokolate jana Zentralean; 21:00etan afaria Goxalde elkartean eta jaia.
Etxebarria. Bihar 18:00etan, Kantoiko lokalean batuko dira kantuan aritzeko, presoen alde.
Ispaster. Bihar 17:00etan, plazan elkartuko dira herritarrak auzoz auzo kantari joateko.
Lekeitio.
– Bihar 18:30ean Galarrenan, hasita, Euskal preso eta iheslarien aldeko santa eskea egingo dute, herrian zehar.
– Bihar 19:00etan, Zaletxuak Kultur Etxetik irtengo dira, Alde zaharretik eta Eskolapetik kantuan ibiltzeko.
Markina-Xemein.
– Bihar goizean, Bera Kruz Ikastolako eta Bekobentako ikasleak herrian zehar abestera aterako dira.
– Bihar 16:30ean, preso eta iheslarien aldeko santa eskea hasiko dute txokoan eta elkartasuna adierazi eta parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.
– Bihar 17:30etik aurrera, herriko talde eta elkarteen txanda izango da. San Roke egotetxetik hasiko dira abesten Xemein Gazte Ahots Abesbatzakoak. Beti Jai elkartean eta alde zaharrean ere abestuko dute.
– Bihar 18:00etan, Izarbidean elkartekoak elkartean bertan jarri dute hitzordua, prestatu eta herria kantuz alaitzeko. Euri zein elur egin, kalerik kale ibiliko dira.
– Bihar 18:30ean, Xemein Abesbatza aterako da San Roketik eta herri guztian ibiliko dira kantuan.
– Bihar 18:30ean, Markina-Xemeingo Guraso Elkartea ere santa eskean ibiliko da. Kontzekupea, BBV aurrean, Argindarren, txokoan, Urbitarten, Azpikoerrotan, Bolun, Bikalen, Aldaolan, Auzoan, Itxurraldekoan eta Abesuan ere egingo dute geldialdia abesteko.
Mendexa. Bihar 15:00etan, plazatik aterako dira kantuan, eta etxez etxe ariko dira abesten.
Mutriku. Otsailaren 7an, lau talde ariko dira herriko kaleetan eta baserrietan kopla kantari, goizean zein arratsaldean; bertso eskolako hiru talde eta Mijoa auzoko taldea (goizean Galdua bailaran eta arratsaldean Mijoan), hurrenez hurren. Aurten santa eskean batzen den dirua Gure Ametsa dantza taldearentzat izango da. Mutrikuko santa eskean parte hartu nahi duenak zapatuan 09:30ean Luardo etxearen aurrean agertu besterik ez du izango.
Ondarroa.
– Bihar 11:30ean, preso eta iheslarien lagunak santa eskean irtengo dira. Txoko aurrean bilduta, KamiƱazpirantz abiatuko dira, ostean Artabidera joateko.
– Bihar, hainbat taldek abestuko dute. Goizean, herriko hiru ikastetxeetako kideek kalez kale abestu ondoren, eguerdian denek batera Alamedan abestuko dituzte koplak.
– Otsailaren 7an, zapatuan, 12:30ean, Orfeoiko kideak aterako dira santa eskean Zubi Barritik. Orfeoiari laguntzen, Jon Arrizabalaga eta Jose Mari Aranbarri Botx herriko bertsolariak koplari arituko dira eta, bidean, alaitzeko, Musika Eskolako trikitilari kuadrilla ere eurekin joango dira.
Ziortza-Bolibar. Otsailaren 7an, zapatuan, 14:30ean herriko plazatik abiatuko dira Eleizalde, Arta eta Iruzubieta auzoetan kantuan aritzeko.