Trinketeko bigarren garaipena lortu dute Moralek eta Lakak
Lekeitioko Beteranoen Trinkete Txapelketako bigarren garaipena eskuratu dute Moralek eta Lakak asteburuan. Sendo hasi dute txapelketa. 30 eta 16 irabazi zuten, joan den barikuan, Jaunarena eta Fosterren kontra jokatu zuten txapelketako bigarren kanpora...
Laka, seguru aritu zen atzean, eta Moralen jokoa gainditzerik ez zuen izan Jaunarena nafarrak.
Pilotek ere izan zuten eragina markagailuan. Aukeratutako pilotak bizkorregiak izan ziren Fosterrentzat, eta lekeitiarrak ez zuen ohiko maila ematerik izan.
Faboritoak baino hobeto
Plazaola-Navarrok eta TelleriaBastidak jokatu zuten hurrengo norgehiagoka. Azkoitiarrak eta amorotarrak ezuztekoa eman eta garaipena eskuratu zuten, eta aurkari gogorrak direla erakutsi zuten.
Nahiz eta aurtengo faboritoak izan, Telleria eta Bastida iazko txapelketako bigarrenek ez zuten euren maila erakutsi, eta postua aldatu arren ezin izan zioten Plazaolaren bizitasunari aurre egin. Plazaola bizi-bizi aritu zen kantxan. Sakeetan ondo jardun zuen, pilotak errebotera bialduz. 16 tantora berdinduta ailegatu ziren bikoteak, baina hortik aurrera erraz gailendu ziren irabazleak. Plazaolak eta Navarrok 30 eta 21 irabazi zieten Telleriari eta Bastidari.
Hirugarren partida, Beraza eta Etxebarria, eta Astigarraga eta Arrateren artekoa atzeratu egin zen.
Barikuko kanporaketen amaieran txuleta bi zozkatu zituzten antolatzaileek, eta irabazlea epaile egiten duen Juan Ignacio Izarra izan zen.