Ondarroako Udalak Arrigorri eraikinaren kudeaketa lehiaketara atera ostean, Ondar-Uhin Turismo Elkarteak eta Arrikoop Kooperatiba Elkarte Txikiak kudeatuko dute eraikina datozen hamar urteetan. Lagapenaren truke 162.929 euro jasoko ditu udalak, eta elkarte kudeatzaileak esleipen kontratua beste bost urtez luzatzeko aukera izango du.
Zazpi urtez itxita egon ostean, otsailaren 12an zabalduko ditu ateak Arrigorri ostatu eta jatetxe proiektu berriak. Jangela eta lo egiteko hainbat logela izango ditu ostatuak. Horrez gain, multigela deritzon solairuan formatu txikiko ekitaldiak antolatzeko aukera egongo da: antzerkia, hitzaldiak, kontzertuak, proiekzioak, aurkezpenak eta ikastaroak, besteak beste. “Kultur eta aisialdia garatzeko espazio irekia izango da. Doan erabiltzen utziko dugu, beti ere espazioaren erabilpen pribatibo bat ez bada egiten”, azaldu dute proiektuaren arduradunek.
Kooperatiba moduan funtzionatuko du negozioak. Denetara, “proiektuaren jabe eta dinamizatzaile” diren bederatzi bazkide dira, horietatik zortzi langileak eta bat laguntzailea izanik.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.