Bego Ibarzabal eta Ibon Etxaberenak izan dira aurtengo argazkirik onenak
Etxebarriko Kultur Komisioak argazki lehiaketa antolatu zuen Gabonetan, eta sariak banatu zituzten aurreko domekan; erakusketa jarri dute udaletxeanGabonetako argazki lehiaketako sariak banatu zituen Etxebarriko Kultur Batzordeak otsailaren 1ean, domek...
Etxebarriko Kultur Komisioak argazki lehiaketa antolatu zuen Gabonetan, eta sariak banatu zituzten aurreko domekan; erakusketa jarri dute udaletxean
Gabonetako argazki lehiaketako sariak banatu zituen Etxebarriko Kultur Batzordeak otsailaren 1ean, domekaz. Aurten, 27 lagunek parte hartu dute adin guztietako herritarrei zuzendutako ekimenean.Bi mailatan banatu da lehiaketa, eta maila bakoitzean bilduma onena eta argazki onena saritu dituzte. 14 urtera arteko gaztetxoen mailan, Alain Txurrukak eraman du bilduma onenaren saria, eta Ibon Etxabek aurkeztu du argazki onena, epaimahaiaren ustez.
Nagusien mailan, berriz, Leire Aierzarentzat izan da bilduma onenaren saria, eta Bego Ibarzabalek atera du argazkirik onena.
Hiru adituk osatu dute lehiaketako epaimahaia: Karmelo Undurraga argazkilariak, eta Dani Albizu eta Agurtzane Gisasola etxebarritarrek.
Irabazleek argazki kamerak eta liburu digitalak eskuratu dituzte.
Erakusketa, udaletxean
Argazki lehiaketan parte hartu duten guztien argazkiak ikusgai daude orain udaletxeko harreran. Hiru taula jarri dituzte argazki guztiekin, eta saritutakoak tamaina handian ikus daitezke.
Erakusketa otsailaren 20ra arte egongo da zabalik, eta parte-hartzaileek otsailaren 23tik 27ra bitartean batu ahalko dituzte argazkiak udaletxean.