Gastrobazkaria prestatuko dute domekan, Gernikako Astran
Ortutik ahora, gastrobazkaria prestatuko dute Gernika-Lumoko Astran domeka honetan. Bertoko artisautzagaz eta produktu ekologikoekin, bazkari osasuntsua prestatuko dutela azaldu dute antolatzaileek.Astraren eta Lurgozoren laguntzagaz, janari arduratsua...
Astraren eta Lurgozoren laguntzagaz, janari arduratsua, osasuntsua, iraunkorra eta sortzailea prestatzea dute helburu. 14:30ean hasiko dira bazkaltzen, eta mahaiaren bueltan egon gura duenak aldez aurretik eman beharko du izena. Horretarako aukera izango dute Astrako barran, Lurgozon, ortutikahora@gmail.com helbidera idatzita edo 627 588 349 telefono zenbakira deituta.
Bazkarirako izena eman gura duten herritarrek barikua baino lehenago egin beharko dutela jakinarazi dute, eta lekuak mugatuak direla.
15 euroren trukean, honako menu hau dastatzeko aukera egongo da: Tudelako kardu gorria, osterzuri eta laranja entsalada, brokoli moreagaz egindako krema eta kalabaza eta shittake lasagna arraultza.