Herri batzarra deitu du etzirako Lekeitioko EH Bilduk
Amaitzekotan dagoen agintaldiko balorazioa egin eta datorrenerako ildo nagusiak aurkeztuko ditu Lekeitioko EH Bilduk etzi, 18:30ean, kultur etxeko Azkue aretoan egingo den batzar zabalean. Herritarrak batzarrean parte hartu eta euren ekarpenak egitera ...
Herriko eragileekin harremanetan hasita daudela jakitera eman dute, baina herritarren ekarpenak ezinbestekoak direla ikusten dute datorren agintaldiko programa guztien artean osatzeko. «EH Bildugaz bat egiten duten guztiek hartu dezakete parte», dei egin dute.
Zapatuko herri batzarragaz gainera, martxoaren 7an ere beste bat egingo dutela aurreratu du Lekeitioko EH BIlduk.