Zazpi urtez itxita egon ostean, hilaren 12an irekiko dute Alfa eraikina
Eraikina hamar urtean lagatzearen truke, 162.929 euro jasoko ditu Ondarroako Udalak. Kultura eta aisialdia garatzeko espazio publikoa eskainiko ditu eraikinak, doanZazpi urtez itxita egon ostean, otsailaren 12an zabalduko ditu ateak Arrigorri ostatu et...
Eraikina hamar urtean lagatzearen truke, 162.929 euro jasoko ditu Ondarroako Udalak. Kultura eta aisialdia garatzeko espazio publikoa eskainiko ditu eraikinak, doan
Zazpi urtez itxita egon ostean, otsailaren 12an zabalduko ditu ateak Arrigorri ostatu eta jatetxe proiektu berriak.Jangela eta lo egiteko hainbat logela izango ditu ostatuak. Horrez gain, multigela deritzon solairuan formatu txikiko ekitaldiak antolatzeko aukera egongo da: hitzaldiak eta ikastaroak, besteak beste. «Kultur eta aisialdia garatzeko espazio irekia izango da. Doan erabiltzen utziko dugu, beti ere espazioaren erabilpen pribatibo bat ez bada egiten», azaldu dute proiektuaren arduradunek.
Kooperatiba moduan funtzionatuko du negozioak. Denetara, «proiektuaren jabe eta dinamizatzaile» diren bederatzi bazkide dira, horietatik zortzi langileak eta bat laguntzailea izanik.
Ondarroako Udalak Arrigorri eraikinaren kudeaketa lehiaketara atera ostean, Ondar-Uhin Turismo Elkarteak eta Arrikoop Kooperatiba Elkarte Txikiak kudeatuko dute eraikina datozen hamar urteetan.
Lagapenaren truke, 162.929 euro jasoko ditu udalak, eta elkarte kudeatzaileak esleipen kontratua beste bost urtez luzatzeko aukera edukiko du.