Literatur lehiaketako sariak banatuko ditu institutuak
GERNIKA-LUMO // Gernika-Lumoko Institutuak ikastetxeko literatura lehiaketako sari banaketa egingo du, gaur. Jakinarazi dutenez, 10:30ak aldera hasiko da ekitaldia, Lizeo Antzokian. Urtero bezala, literatura zale gazteek Gernika-Lumoko aretoa beteko du...
GERNIKA-LUMO // Gernika-Lumoko Institutuak ikastetxeko literatura lehiaketako sari banaketa egingo du, gaur. Jakinarazi dutenez, 10:30ak aldera hasiko da ekitaldia, Lizeo Antzokian. Urtero bezala, literatura zale gazteek Gernika-Lumoko aretoa beteko dute. Sariak jasotzeaz gain, lan sarituak idatzi dituzten ikasle gazteek beraien lanak irakurtzeko aukera izango dute jendaurrean. Bestalde, ekitaldian sorpresaren bat edo beste ere izango da urtero bezala.