'Black Coal' pelikula txinatarra proiektatuko du Zine-Klubak, etzi
Zine-Kluba elkarteak Black Coal pelikula txinatarra proiektatuko du Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, etzi, 20:30etik aurrera. Black Coal 2014an kaleratutako filma da, eta hainbat kritika on jaso ditu Diao Yinan zinegileak zuzendutako lanak. Urte horreta...
Pelikula txinatarrak azpijoko, drama eta akzioa uztartzen ditu, polizia istorio batean. Protagonista Zhang Zili da. 1999an, polizia izateari utzi zion, erailketa bat ikertzen ari zela haren bi lagun hil zituztelako.
Erailketa, baina, argitu barik geratu zen, eta bost urte beranduago, hiltzailea berriz agertzen da. Polizia utzita, Zhang segurtasun goardia da egun, eta alkoholismo arazoak dauzka.
Hiltzailea berriz agertzean, hala ere, gaizkilea berez kabuz harrapatzen saiatzen da polizia izandakoa. Ikerketan hainbat gorabehera izango dira, eta Zhang-ek horiei guztiei egin beharko die aurre, haren lagunen hilketak mendekatzeko.