Lekeitioko Udalak erantzukizunak eskatuko dizkio Garbikerri
Garbiker enpresak joan den aste osoan plastikozko edukiontziak ez zituela jaso jakitera eman du Lekeitioko Udalak. «Denboralearen ondorioz edo, ez dira eskualde osoko edukiontziak jasotzera etorri, eta horrek arazoak sortu ditu Ondarroa, Ispaster eta ...
Lekeitioko Udala eskualdeko zaborren bilketa eramaten duen Lea-Artibai Amankomunazgoagaz harremanetan jarri da gaia argitzeko. Atzo bertan, Lea-Artibai Amankomunazgoa osatzen zuten herriak batu ziren, eta bertan, Lekeitioko Udalak, berriro ere antzeko kasuren bat gertatuz gero, edukiontziak jasotzeko ordezko plangintza bat ezartzea proposatu zuen.