
Emakumea, kartzela eta isolamendua gaitzat hartuta Emakumeok Sortzen taldeak egin zuen ‘Nire nia baino ez dut’ sormen lana
“Asko hitz egiten da Euskal Herrian presoez, kartzelaz, sakabanaketaz, presoen eskubideez, baina oraingo honetan, kartzela barrura nahi dugu egin salto”, azaldu dute antolatzaileek. Izan ere, barroteek, hormek eta distantziak, bi munduak bereizten dituztela diote, eta sarritan oso zaila izaten dela kartzelan bertan egon izan gabe, kartzela irudikatzea.
Zapatukoa beraz, hurbilpen bat izango da. “Hurbilpen bat kartzela sistemak nola eta zertarako funtzionatzen duen ezagutzeko. Baina baita ere, nabarmentzeko, kartzela sistema kapitalista eta patriarkarraren barruan eta bere zerbitzura eraikitako egitura bat dela”. Ondorioz, emakume presoengan ze eragin zuzen duen ere ezagutzera emango dute.
Emanaldia
Emakumeak, kartzela eta isolamendua izango ditu gai 17:00etatik 18:00etara egingo den solasaldiak. Patriarkatuaren zapalkuntza kartzelan nola bizi izan duten azalduko dute protagonistek. Arantza Zulueta abokatuaren lagunak, eta Zurine Gojenola Goitia eta Zaloa Zenarruzabeitia Iruguenpagate preso ohiek hartuko dute parte kafe tertulian.
Poesia musikatu emanaldiagaz jarraituko du ekimenak.
Burdin hariak eta plastikozko goilarek. Maitasun lubrikatua izeneko emankizuna prestatu dute Markel Ormazabal GaztaƱaga eta Oier Gonzalez Bilbatua preso ohiek. Poesia, musika, eta kartzelan idatzitako testuak eta irudiak nahastu dituzte emankizunean.