HAPO diseinatzeko parte hartze prozesua abiarazi du Foruko Udalak
Gaur arratsaldean egingo dute lehenengo batzarra, 19:00etan, udaletxeko batzar gelan. Herritarren beharrizanak ezagutu gura ditu udalak prozesu horren bitartezForuko Udala Hiri-Antolamendurako Plan Orokor (HAPO) berria diseinatzera doa. Hori, baina, he...
Gaur arratsaldean egingo dute lehenengo batzarra, 19:00etan, udaletxeko batzar gelan. Herritarren beharrizanak ezagutu gura ditu udalak prozesu horren bitartez
Foruko Udala Hiri-Antolamendurako Plan Orokor (HAPO) berria diseinatzera doa. Hori, baina, herritarrekin batera egin gura du, eta horretarako parte hartze prozesu bat jarri dute martxan.Gardentasunagaz eta herritarrekin adostasunetara iritsita garatu gura du udalak HAPO berria. «Berton bizi garenon beharrizanak ezagutu gura ditugu, herriko garapena bizilagunen beharrizanen neurrikoa izan behar dela uste dugulako. Hauxe da gure gobernuaren helburua, eta hori lortu aldera, foruarren ekarpenak entzutekoa ezinbestekoa dugu», azaldu du Jane Eyre Urkieta Foruko alkateak. Horregatik guztiagatik, alkateak Foruko hiri-garapena eta garapen fisikoa definitzeko egingo dituzten batzarretan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak.
Foruko Udalak garatu duen parte hartze prozesuaren lehenengo batzarra gaur arratsaldean izango da. 19:00etan jarri dute hitzordua udaletxeko batzar aretoan. Batzar horretan aurkeztuko die parte hartzaileei HAPO berria diseinatzeko jarraituko duten kronograma. Gaurkoa informazio batzarra izango dela azaldu dute, gutxi gorabehera ordu batekoa, eta azalpenak euskaraz zein gazteleraz emango dituztela jakinarazi du udalak.
Tekniko aditu batek emango ditu azalpenak, udalak egin duen hirigintza-soziologia diagnostikoa oinarri hartuta. Herriaren egoera urbanistikoaz ariko da, eta udalez gaindiko araudiari buruzko azalpenak ere emango dizkie bertaratutakoei, hirigintzako erabakiak hartzeko orduan dauden aukerak eta mugak kontuan har ditzaten.
Jakinarazi dutenez, batzarrak ez dira teknikoak izango, baizik eta tonu dibulgatzailea erabiliko dute, «herritar guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten».
Foruko Udalaren parte hartze prozesuaren lehenengo helburua diagnostiko parte hartzaile bat idaztea dela azaldu dute. Horretan, Foruko etorkizunaren gainean herritarrek dituzten itxaropenak «zintzotasunez» islatu gura dituzte. Dokumentu hori, udalak irizpide teknikoak jarraituta, burutu duen hirigintza-soziologia diagnostikoagaz batera, HAPO diseinatzeko lehen urratsa izango da, «foruarren benetako beharrizanak kontuan hartuta diseinatutakoa izango da».
Diagnostikoa jarraituta
Herritarren parte hartze prozesua udalak jada burutu duen diagnostikoan garatu diren testuinguru sozialagaz eta hirigintzakoagaz bat etorriko dela aipatu dute; hau da, horrek parte hartzaileak nortzuk izango diren zehazten du, erabiliko den metodologia, parte hartzerako mekanismoak eta prozesuaren garapena eta kronograma ere.
Diagnostikorako prozesu parte hartzaileak aurrez aurreko kontsultak eta online kontsultak aurreikusten ditu alde batetik, eta parte hartze tailerrak egitea bestetik.