31 urteren ostean, etzi betirako itxiko dute Mutrikuko Jarri-Toki
Mutrikuko Jarri-Tokik «penaz» itxiko ditu ateak domekan. Baina 31 urtez jatetxearen ardura eduki duen familiak lagunez inguratuta itxi nahi ditu ateak. Hain zuzen ere, bi familiak ireki zuten jatetxea 1984ko maiatzean: Iñaki Urrestik eta Mireia Vito...
Bihar izango da Jarri-Toki jatetxe moduan zabalik egongo den azken eguna. Etzi, aldiz, lagunei eta beti-betiko bezeroei luntxa eskainiko diete arduradunek, goiz-eguerdian. «Gure ondoan egon diren guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu», dio Gorka Urresti sukaldariak.
Lokalaren jabearen eta jatetxearen kudeaketa daraman familiaren arteko akordio falta da itxieraren arrazoia. «Jabearekin akordio batetara ailegatu nahi izan dugu, baina ez dugu lortu»