Erloju eta tenperatura neurgailua konpondu dute
Herrigunearen sarreran dagoen erloju eta tenperatura neurgailua konpondu dute. Edurra eta tenperatura hotzak egon arren, azken asteetan 40 gradutik gora markatu izan ditu aparailuak. Aste honetan ibili dira arduradunak neurgailua konpontzen.