Errekaleor auzoari buruzko hitzaldia emango dute Gaztetxean
Astelehenean, 19:00etan, Errekaleor bizirik! plataformako kideek hitzaldia eskainiko dute Ondarroako Gaztetxean.Gasteizko Udalak Errakaleor auzoa eraitsi eta etxe berriak egin nahi ditu. Horren guztiaren aurrean, gazteek auzoa okupatu dute. Hain zuzen ...
Gasteizko Udalak Errakaleor auzoa eraitsi eta etxe berriak egin nahi ditu. Horren guztiaren aurrean, gazteek auzoa okupatu dute. Hain zuzen ere, auzoan Euskal Herri osotik joandako hainbat gaztek auzolanean egin duten proeiktuaren nondik norakoen berri emango dute. Tartean, Ondarroako gazteek ere parte hartu dute, eta horietako batzuk asteleheneko hitzaldian izango dira.