Gernika-Lumoko Elai-Alai dantzari taldeak eta Segundo Olaeta Musika Eskolak antolatuta, hainbat ume atera ziren atzo arratsaldean kalera Eguen Zuriko koplak abestera. Txistulari eta akordeoilari taldeen laguntza izan zuten koplak abesteko. Urtero legez...

Gernika-Lumoko Elai-Alai dantzari taldeak eta Segundo Olaeta Musika Eskolak antolatuta, hainbat ume atera ziren atzo arratsaldean kalera Eguen Zuriko koplak abestera. Txistulari eta akordeoilari taldeen laguntza izan zuten koplak abesteko. Urtero legez, kalez kale Gozoki Bidea egin zuten umeek, herriko gozoki dendeei bisita eginez. Beste modu batera, baina, Munitibarren ere Eguen Zuri ospatu dute. Ohiturei eutsita, eskolako umeek herritarrekin batera, txitxiburduntzi egin zuten.