Aiako Harria parkera joango dira domekan mendi taldeak
Bigarren mendi irteera bateratua edukiko dute Lea-Artibai eta Mutrikuko mendi taldeek domekan. Aiako Harria parke naturalera joango dira oraingoan.Aritxulegi, Bianditzen eta Aiako harriaren artean dagoen mendatetik Elurretxeko zabalgunera joango dira i...
Aritxulegi, Bianditzen eta Aiako harriaren artean dagoen mendatetik Elurretxeko zabalgunera joango dira ibiltariak, eta bertatik Irumugarrieta (808 m.) igoko dute. Aritxulegira itzuliko dira gero.
Guztira, 14 kilometrotako ibilbidea izango da domekan egingo dutena; mendi taldeek jakitera eman dutenez, gutxi gora behera, lau ordu eta erdian egiteko modukoa.
Autobusa egongo da irteerara joateko. Autobusak, 07:30ean irtengo du Markina-Xemeindik, eta 07:45ean ailegatuko da Ondarroara eta ostean Mutrikura.
Otsailaren 19ra arte izango dute irteeran parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera: Mutrikuko Aparra jantzi dendan, Lekeitioko Amutxategi bitxidendan, Ondarroako Anaitasunan eta Markina-Xemeingo Disnein.