Angel Toñarengan «konfiantza» duela nabarmendu du lehendakariak
Konkurtso administratzaile izateko gaitasungabetzearen informazioa Etika Publikoaren Batzordearen esku utzi du Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuakBariku goizean Eusko Legebiltzarrean egin zen kontrol saioan lehendariariak Toñarengan «konfiant...
Konkurtso administratzaile izateko gaitasungabetzearen informazioa Etika Publikoaren Batzordearen esku utzi du Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak
Bariku goizean Eusko Legebiltzarrean egin zen kontrol saioan lehendariariak Toñarengan «konfiantza» duela berretsi eta auziari buruz Kode Etikoak erabakia hartu zain dagoela adierazi zuen.Oraindik sailburu izaten jarraitzen duela nabarmendu zuen Urkulluk. «Sailburuari eman diodan agindu bakarra da gure programa betetzea, eta eutsi egiten diet izendatzeko nituen arrazoiei eta konfiantzari», esan zuen, PSE-EEk egindako galdera bati erantzunez.
Ez esatea, «akatsa»
Ondarrutarrak enplegu sailburu izateko irizpideak betetzen dituen galdetu ziotenean, ostera, «enpresa munduaren ezagutza» eta «langileen interesen» defentsan aritu dela erantzun zuen Urkulluk. Toñaren «nortasuna» eta «konpromiso soziala» azpimarratu zituen.
Toñak eguenean egindako adierazpenetan, aldiz, konkurtso administratzaile izateko gaitasungabetzearen informazioa Etika Publikoaren Batzordearen eskutetan utzi duela adierazi zuen. «Herriaren eta Jaurlaritzaren onerako», Batzordeak karguan jarraitu behar duen ala ez «ahalik eta lasterren» erabakitzea espero du.
Legebiltzarreko Osoko Bilkuran parte hartu zuen eguenean estreinako, eta han onartu zuen akatsa izan zela lehendakariari jakinarari ez izana sailburu izendatu aurretik konkurtso administratzaile izateko 18 hilabeteko inhabilitazioa ezarria zuela.
Pozik agertu zen euskal sindikatu guztiak eta patronala bere alde jarri direlako. Bere ustez, emandako babesa «albiste ona» da, bai Jaurlaritzarentzat, bai beretzat.