Ingurumen batzordeak basoen historiari buruzko komikia argitaratu du
16 orrialdetan zehar, eta Kai kaioa protagonista duela, ikasleek inguruotako basoen historia era «errazagoan» barneratu ahal izango dute. Eduki hezitzailea duen komikia egiten saiatu diraIngurumenarekin lotutako gaiak gaztetxoei «era erraz eta didak...
16 orrialdetan zehar, eta Kai kaioa protagonista duela, ikasleek inguruotako basoen historia era «errazagoan» barneratu ahal izango dute. Eduki hezitzailea duen komikia egiten saiatu dira
Ingurumenarekin lotutako gaiak gaztetxoei «era erraz eta didaktikoan» azaldu nahian, Ondarroako Udal Ingurumen Batzordeak Ondarroako basoen historia komikia argitaratu du.Aurretik, uraren ibilbidearen gaineko komikia kaleratu zuen udalak, eta komiki hari jarraipena emango dio orain argitaratutakoak. «Aurreko komikia jendeari asko gustatu zitzaion, eta Agenda 21eko gai modura ere erabili zuten ikastetxeek. Ingurumen Batzordean balorazio ona egin zen, eta komikia berriro kaleratzea erabaki dugu», azaldu du Ibai Muñiz Ingurumen Batzordeko kideak.
Aurrekoan modura, herriko hiru ikastetxeetan banatuko da materiala. Datozen egunotan 1.500 ale banatuko dira; horietako batzuk, liburutegian. Horrez gain, Kaiet Bengoetxeak marraztutako komikia www.ondarroa.eu udal webgunean ikusteko aukera ere egongo da.
Hitzaldi batean oinarritua
Orain bi urte Nahia Gartzia ondarrutar ikerlariak basogintzari buruzko hitzaldi bat eman zuen, eta komikiaren muina bertan oinarrituta dagoela nabarmendu dute Ingurumen Batzordeko kideek. «Nahia Gartziaren laguntzaz gain, Ondarroako Historia Zaleen laguntza ere eduki dugu. Komikia egiteko Gartziak emandako informazioa sakon aztertu dugu. Horrez gain, Ondarroa baserri giroan eta antzeko liburuak ere lagungarri izan dira», adierazi dute.
16 orrialdetan zehar, eta Kai kaioa protagonista nagusi duela, inguruko basoen historia eta gaur egun aurkitu daitekeena azaltzen du komikiak.
Mezu argia du komikiak; basoak zaindu, babestu eta bertoko espeziei balioa eman behar zaiela. Guraso zein ikasleei begirako komikia dela azpimarratu dute. Bengoetxeak sortutako irudien bidez, ikasleek inguruotako basoen historia era «errazagoan» barneratu ahal izango dute, udaleko ordezkarien iritziz. «Edukia ahalik eta hobetoen ulertzeko laburbiltzen ahalegindu gara. Azken batean, komikia baino lantzeko materiala dela esan daiteke. Ez da berez barre egiteko komiki bat, eduki hezitzailea duen material bat egin nahi izan dugu», azaldu du Kaiet Bengoetxea marrazkilari ondarrutarraak.
Argibide errazen bidez, inguruotako arbolak idenfikatzeko lagungarri izango da komikia. Besteak beste, artak, hurritzak, sahats ilunak, haritzak edo pagoak zelako itxura duten, edota inguruotan non aurki daitezkeen erakusten da. Horretarako zuhaitzen hostoak eta horiek ematen dituzten fruituak irudikatu dituzte.