Laranjaz jantzi da berriro Goiko Plaza
Minbizia duten umeen Nazioarteko Egunean, gaixotasun hori pairatzen duten umeei eta haien familiei elkartasuna eta babesa adierazteko ekitaldi polit eta hunkigarria egin zuten domekan Bermeon. Bertaratutakoek ez zuten ahaztu «marea laranja» osatzeko ...
Minbizia duten umeen Nazioarteko Egunean, gaixotasun hori pairatzen duten umeei eta haien familiei elkartasuna eta babesa adierazteko ekitaldi polit eta hunkigarria egin zuten domekan Bermeon. Bertaratutakoek ez zuten ahaztu «marea laranja» osatzeko beharrezkoa zen arropa laranja soinean eramatea. Beste behin ere, muinaren emaile izatearen garrantzia nabarmendu zuten Goiko Plazan egindako ekitaldian. Txalapartaren soinuagaz eta adar hotsagaz batera, hainbat puxika askatu zituzten.