Ontziolek bi urterako lana dutela iragarri du Arantza Tapiak
Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapenerako sailburuak zehaztu duenez, Bizkaiko eta Gipuzkoako ontziolek 11 kontratu eskuratu dituzte tax lease sistema berria indarrean jarri zenetik. Horiei esker, bi urterako lana dutela iragarri du.Tapiar...
Tapiaren iritziz, alabaina, «zalantza guztiak ez dira uxatu, egoera ekonomikoa konplexua delako», baina, dioenez, sektoreak erakutsi du lehiakorra dela, «tax lease-arekin edo gabe».
Javier Lopez de Lacalle Euskadiko Itsas Foroko presidentearen esanetan, iazko negutik nabaritzen dute hobekuntza joera, kontratuetan gauzatu dena.
Hala ere, beste kezka bat nabari da orain sektorean: petrolioaren merkatzea. Gasa eta petrolioa garraiatzen duten ontzietan daude espezializatuta ontziolak. Ixtear zeuden halako ontziak egiteko hainbat kontratu zituzten. «Proiektuak ez dira bertan behera geratu, baina geldirik daude, petrolioaren merkatzeagatik. Zain gaude, ea upelaren prezioak zein joera hartzen duen».