Emakumeek kartzelan bizi duten egoera azaldu dute ekitaldi berezian
Kartzela eta bertan barruan ematen diren egoeretara hurbiltzeko aukera egon zen joan den zapatuan Espetxeak apurtu kateak! ekitaldi bereziaren bidez. Emakumeen egoera nabarmendu zuten, batez ere.Bi zatitan banatu zen ekitaldia. Lehenengoan, Maribi Fern...
Bi zatitan banatu zen ekitaldia. Lehenengoan, Maribi Fernandez, Arantza Zuluetaren lagunak, haren egoera azaldu zuen. Ostean, Zurine Gojenola eta Zaloa Zenarruzabeitia preso ohien txanda heldu zen. Nere Etxebarria Lekittoko Potxuak Martxan talde feministako kidearen galderei erantzunez, elkarrizketa interesgarria sortu zen. «Zuretzat zer da kartzela?» edota «Kartzelak gizon zein emakumeak ezberdin tratatzen ditu?» galderak erantzun zituzten biek. Beraien bizipen pertsonaletik abiatuta erantzun zituzten galderak, baina baita Euskal Preso Politikoen Kolektiboan eman izan diren gertaera eta hausnarketekin lotuz. Kartzela sistemak ere emakumeak era berezi batean zapaltzen dituela argi geratu zen solasaldian.
Poesia musikatua
Markel Ormazabal eta Oier Gonzalezen txanda ailegatu zen ondoren. Burdinazko Hariak eta plastikozko koilarak emankizunaren bidez kartzela barrura egin zuten salto poesia, musika eta kantua nahastuz. Kartzeletan gertatu ohi diren gauza paradoxiko zein barregarriak izan zituzten kontagai, baina bai eta bestelako gai batzuk ere, heriotza, gaixotasunak, denbora eta hiesaldiak besteak beste.