Alaine Agirreren 'Odol mamitua', irakurleen txokoan
BERMEO// Hileko hirugarren eguena izanik, irakurleen txokoaren saio berri bat egingo dute gaur, 18:30ean, udal liburutegian. Gaurkoan Alaine Agirre bermeotarraren Odol mamitua liburuaz ariko dira bertaratzen direnak. Infernurako joan-etorri bat da Agir...
BERMEO// Hileko hirugarren eguena izanik, irakurleen txokoaren saio berri bat egingo dute gaur, 18:30ean, udal liburutegian. Gaurkoan Alaine Agirre bermeotarraren Odol mamitua liburuaz ariko dira bertaratzen direnak. Infernurako joan-etorri bat da Agirrek idatzitako lan hori. Liburuko protagonistak bizi dituen muturreko esperientziak irakurleari bere azalean sentiarazten dizkio.