Aquagym egiteko aukera eskainiko dute zapatu kirolarian
Bermeoko Udal Kirol Patronatuaren zapatu kirolaria ekimenaren baitan, herritarrek oraingoan, aquagym egiteko aukera izango dute. Zapatuan, 17:00etan emango diote hasiera saioari, Araneko kiroldegiko igerilekuan.Zapatu kirolariaren bitartez, «herritarr...
Zapatu kirolariaren bitartez, «herritarrek kirol jardueraren bat praktikatzeko eta ezagutzeko aukera izatea» gura dute. Modu horretan, «herrian egiten diren jarduerak ezagutzeko eta probatzeko» aukera ere eskaintzen die herritarrei Kirol Patronatuak. Zapatuko aquagym saioan parte hartu gura duten herritarrek ezinbestekoa izango dute aldez aurretik Araneko kiroldegian izena ematea. Abonatuek euro bakarra ordaindu beharko dute; gainontzekoek, berriz, bi euro.
«Bakarka, familian edo lagun artean kirolarekin ondo pasatzeko aukera ematen duen saioa dela eta», herritarrak parte hartzera deitu dituzte.