Aulestik herritarren parte hartzeagaz osatutako aurrekontua edukiko du
974.500 euroko aurrekontua edukiko du Aulestik 2015. urtean, iazkoa baino zertxobait baxuagoa. Gastu arruntetatik kanpoko dirua nola eta zertan inbertitu herritarrekin adostu duteHerritarren parte hartzeagaz osatuta, 974.500 euroko aurrekontua onartu d...
974.500 euroko aurrekontua edukiko du Aulestik 2015. urtean, iazkoa baino zertxobait baxuagoa. Gastu arruntetatik kanpoko dirua nola eta zertan inbertitu herritarrekin adostu dute
Herritarren parte hartzeagaz osatuta, 974.500 euroko aurrekontua onartu du Aulestiko Udalak; iazkoa baino 18.800 euro baxuagoa. Izan ere, 993.300 euroko aurrekontua aurreikusi zuten 2014rako.Aurtengo aurrekontu hori hainbat gastu arrunt ordaintzeko erabiliko dute, beti bezala; udaletxearen eta eskolaren mantenuak, beharginen soldatek, argiak, urak, udalaren kotxeetako gasolinak… gastu handia suposatzen baitute. Gastu arrunt horiek Ā«murriztenĀ» joan da Aulestiko Udala azken urteetan, eta aurrerantzean ere hala jarraituko omen du. Gastu horiez gain, hainbat inbertsio egitea aurreikusten du Aulestik, eta horiek zeintzuk izango diren zehazteko herritarren proposamenak bildu ditu.
Hain zuzen, herritarrekin batzar bi egin ditu udalak; bata azaroan, eta bestea abenduan. 2014ko aurrekontuaren betetze mailaz jardun zuten lehenengo bileran. Egun hori udalaren egoera ekonomikoaren berri herritarrei emateko aprobetxatu zuen Aulestiko Udalak. Herritarrek, gainera, zituzten premiak azaltzeko aukera ere izan zuten.
Bigarren hitzorduan, aldiz, gastu arruntetatik kanpoko dirua non inbertitu erabaki zuten herritarrek; alegia, 324.000 euro zertara bideratu. Hain zuzen, udaletxeko igogailua berrizten eta udaletxeko leihoak aldatzen gastatuko dute diru kopuru handiena: 40.000 bat euro.
Beste hainbat inbertsio
Auzobideak hobetzea ere proposatu zuten herritarrek, eta hala egingo du udalak, 30.000 euro gastatuta. Kopuru bera erabiliko dute herriko plazako komun publikoak berrizteko eta irisgarritasun araudia betetzeko. Etxe bakartuetan putzu septikoak egiteko diru laguntzak ere emango ditu udalak, eta horretara beste 30.000 euro bideratuko ditu. Beste 20.000 euro, aldiz, Narearako bidegurutzea zabaltzeko eta Alegirainoko espaloia egiteko erabiliko dute. Udaleko beharginentzako, bestalde, furgoneta berria erosteko asmoa du udalak (15.000 euro). Urriola auzoko eta beste leku batzutako bide bazterrean babes-hesiak jartzea premiazko ikusi dute herritarrek, eta horretara 13.000 euro bideratzea erabaki dute. Azken 10.000 euroak, berriz, eraikin publikoetan desfibriladore erdiautomatikoak jartzeko erabiliko dituzte.