Bisita gidatua egingo da domeka goizean hilerrira
MARKINA-XEMEIN // Hilerria bisitatzeko aukera egongo da domeka goizean egingo den bisita gidatuan. 11:30ean hasiko da bisita Uhagonen. Kulturgunean azalpenak emango dituzte argazkiekin lagunduta eta gero egingo da hilerrira bisita. Ekimenak bi ordu ing...
MARKINA-XEMEIN // Hilerria bisitatzeko aukera egongo da domeka goizean egingo den bisita gidatuan. 11:30ean hasiko da bisita Uhagonen. Kulturgunean azalpenak emango dituzte argazkiekin lagunduta eta gero egingo da hilerrira bisita. Ekimenak bi ordu inguru iraungo ditu. Parte hartu nahi duenak Uhagonen eman behar du izena aldez aurretik. Markina-Xemeingo hilerria Euskadiko Monumentu Nazionala da. Mariano Jose de Lascurainek diseinatu zuen eta 1850-1851 urteen artean eraiki zen.