Gaixotasun larriak dituzten presoei buruzko hitzaldia egongo da bihar
Markina-Xemeingo Sarek antolatuta, gaixotasun larriak dituzten presoen inguruko hitzaldia egongo da bihar, 19:30ean kultur aretoan. Hizlariak Ibon Iparragirreren senideak eta Fernando Arburua psikiatra izango dira.Ibon Iparragirre Burgoa larriki gaixor...
Ibon Iparragirre Burgoa larriki gaixorik dagoen preso politiko ondarrutarraren egoera kritikoa bihurtzen ari dela salatu dute senideek behin eta berriro. Presoaren defentsak jaitsiera nabarmena izan dute kartzelan sartu zutenetik. «Orain dela ia urtebete berriro ere kartzelara eraman zutenean bere defentsak 450ean zeuden eta 70 kilo zituen. Momentu honetan, 60 kilo baino gutxiago ditu eta muskulu masa galdu du. Aurpegia erabat argalduta du, eta ondorioz, haginetan dituen inplanteak ere mugitzen hasi zaizkio».
Ibon Iparragirreren senideez gain, Fernando Arburua Jaiki Hadi presoei prebentzioa eta laguntza eskaintzen dion elkarteko psikiatrak espetxeak osasunean duen eraginari buruz hitz egingo du.
Lea-Artibai mailan larriki gaixorik dauden bi preso daude. Ibon Iparragirre Alcala Meco kartzelan eta Jose Ramon Foruria markina-xemeindarra etxe kartzela betetzen.