Gitarra baten laguntzagaz akustikoan grabatutako
Nagore eta Txomin diskoa kaleratu dute Toxu familiako Txomin Lasarte Garalde (Ondarroa, 1953) eta Nagore Lasarte Azkarate (Ondarroa, 1987) aita-alabek. Aspalditik kantatzen dute batera. Nagore, esate baterako, ume-umetatik dabil abesten. Ibilaldia 2011ko
Boga! kantako hiru abeslarietako bat izan zen, Lore Lemagaz eta Loinatz Iraolagoitiagaz batera; eta Arbaso taldeko abeslaria ere bazen. Zortzi abestiz osatutako diskoa herriko eta inguruko hainbat denda eta tabernatan lortu daiteke. Aurrerapen legez,
Argitu orduko edota
Barruko borroka kantak Youtuben entzun daitezke.

Txomin eta Nagore Lasarte
Noiztik abesten duzue batera?
Nagore Lasarte: 10 bat urte nituela, aitak abesten entzun ninduen, eta handik aurrera, lagun artean kantatzen hasi ginen.
Hainbeste urteren ostean, zer dela eta bururatu zaizue orain diskoa kaleratzea?
Txomin Lasarte: Beti itsasoan ibili izan naiz, eta erretiroa hartzeko gutxi falta nuela, Patxi Saiz ezagutu nuen. Handik aurrera, gitarra mundura pixkanaka hurreratzen hasi nintzen. Behin erretiroa hartuta, gitarra ikasten hasi nintzen
Keurekin. Euskal kantarik gehienak, zorionez, hiruzpalau akordegaz jotzen dira. Beranduago, Urtza Alkortaren inguruko gertaeraren ostean, kanta bat grabatu genuen Nagorek eta biok. Hor hasi zen dena.
Nolatan ba?
T.L: Aske Gunean, gauetan, hainbeste jende batzen ginen. Gau batean gitarra eraman, eta kantuan hasi nintzen. Aske Gunearen gaineko dokumentala aurkezteko ordua heldu zenean, kantu bat abesteko eskatu ziguten. Izan ere, jendeak bazekien kantuan batera aritzen ginela.
Ze kanta abestu zenuten?
T.L: Bide Oneran egin zen aurkezpenean,
Zure zain abestu genuen. Antza, kanta asko gustatu zitzaion jendeari, eta lantzean-lantzean kopia bat eskatzen ziguten.
Orduntxe bururatu zitaizuen diskoarena…
T.L: Jendeari kopiak eman beharrean, disko bat grabatzea proposatu nion Nagoreri. Ideia asko gustatu zitzaion, eta salmentagaz batzen zen dirua Ondarroako presoei bideratzea pentsatu genuen. Handik aurrera, melodiak eta kantak sortzen hasi ginen.
Kantuak aipatu dituzula, zuen kasuan zer da lehenengo; melodia ala hitzak?
N.L: Gure kasuan, lehenengo melodia sortzen dugu. Aitak sortzen duen melodia niri ematen dit, eta, doinuaren arabera, hitzak idazten ditut.
N.L: Gure kasuan, lehenengo melodia sortzen dugu. Aitak sortzen duen melodia niri ematen dit, eta, doinuaren arabera, hitzak idazten ditut.
Diskoan agertzen diren hitz guztiak zeuk idatzi dituzu?
N.L: Ez, denak ez.
Gertu da ordua eta
Argitu orduko, esate baterako, Ibai Ibaibarriagak idatzi ditu.
T.L: Eta
Amatxo maitea Jesus Mari nire anaiak idatzi zuen. 1969an lehergailu bat ipini zuten Ondarroan, eta gertakari haregaz lotuta, lau gazte ondarrutar atxilotu zituzten, tartean nire anaiaren kuadrillakoak. Anaiak ere gaztetan kantatzea oso gustuko zuen, eta lagun haiei buruzko kanta idatzi zuen. Gerora, Gure Bidea talde ondarrutarrak kaleratu zuen kantu hura. Ene, ba, gaztea nintzela hamaika bider dantzatu nuen
Amatxo maitea Venecian Gure Bideak bi disko atera zituen, baina garai hartan niretzat zeukatenik kantarik ederrena ez zuten kaleratu.
T.L: Eta Amatxo maitea Jesus Mari nire anaiak idatzi zuen. 1969an lehergailu bat ipini zuten Ondarroan, eta gertakari haregaz lotuta, lau gazte ondarrutar atxilotu zituzten, tartean nire anaiaren kuadrillakoak.
Ze kanta?
T.L: Hamabost gera. Kantuari moldaketaren bat edo beste egin diogu, eta izena ere aldatu egin diogu.
Gure lagun maitea hil zaizkigun lagunei eskaini nahi genien.
Diskoari dagokionez, noiz hasi zineten grabatzen?
T.L: Orain urte eta erdi-edo hasiko ginen.
N.L: Egia esan, diskoa pixkanaka joan da aurrera. Ez ditugu kanta guztiak kolpean grabatu.
Non grabatu duzue diskoa?
N.L: Mutrikuko
AME estudioan grabatu dugu, Axular Arizmedirekin.
Zelako esperientzia izan da estudio batean sartu eta grabatzea?
T.L: Axular oso mutil jatorra da, eta ideia asko eman dizkigu. Ondo pasatu dugu. Nagorek aurretik diskoren bat edo beste grabatua zuen, baina niretzat mundu berri bat izan da. Hala ere, arraroa ere izan da niretzat batzuetan.
Zergatik?
T.L: Kantatu barik gitarra jo beharra eta grabatzea, hasieran oso arraroa egin zitzaidan. Hori ez zen nire buruan sartzen.
Halako batean diskoak irten du. Zer esan dizue zuen inguruko jendeak?
N.L: Hasiera batean, diskoak Gabonetako irten behar zuen, eta zertxobait atzeratu egin zen, arazo batzuk tarteko. Berez, abenduaren 19an irten behar zuen diskoak, baina astebete inguru atzeratu zen irteera.
T.L: Erosi duen jendeak oso gustura entzun duela esan digu.

Txomin eta Nagore Lasarte
Kontzertuak emateko gogoagaz egongo zarete honezkero.
T.L: Ez dakigu noiz egingo dugun diskoaren aurkezpena. Izan ere, diskoak kalera irten behar zuen egunean istripu bat izan nuen, eta etxetik ezin irtenda egon naiz aspaldi baten.
Eta hurrengoa diskoa noizko?
T.L: Nagorek nahi badu, prestatuko dugu [irribarrez, alabari begira]. Lau kanta berriren melodiak sortuta ditut.
N.L: Orain hitzak egitea besterik ez da falta.
T.L: Ez dakigu noiz egingo dugun diskoaren aurkezpena. Izan ere, diskoak kalera irten behar zuen egunean istripu bat izan nuen, eta etxetik ezin irtenda egon naiz aspaldi baten.
Zuen kantek zeri buruz hitz egiten dute?
N.L: Kartzela munduko gaia asko agertzen da.
Barruko borroka abestiaren hitzak sortzeko, esate baterako, Ondarroako euskal preso ohi batekin geratu ginen. Berak bere esperientzien berri eman zigun, eta beste testigantzez baliaturik idatzi genituen hitzak. Beste gai batzuekin lotutako kantak ere badaude. Orokorrean, oso kantu lasaiak dira.
T.L: Familia kantuaren melodia, esaterako, oso polita iruditu zitzaion Nagoreri. Barruan sentitzen dituen gauzak kanpora atera zituen hitzetan.
Diskoa ondo ari da saltzen, eta, horrenbestez, presoentzako dirua batzen.
T.L: Guztiaren gainetik, hori da garrantzitsuena. Batez ere barruan daudenei eskainia dago gure lana, eurentzat doa. Inork gure diskoa merezi badu, eurek merezi dute. Duda barik, gure diskoa baino gehiago merezi dute presoek. Baina pertsona bat gutxienez poztea lortzen badugu, horrek balio handia dauka guretzat. Barruan egon den jende asko poztu dela jakin badakigu, eta guretzat oso pozgarria da hori.