Bertoko zazpi traineruk hartuko dute parte Oriaren estropada jaitsieran
Bermeo, Isuntza, Ondarroa eta Elantxobeko arraunlariak egongo dira biharko hitzorduan. 16:30ean hasiko da estropada, eta azken traineruak 18:ooetan irtengo duZapatuan egingo den 21.Oriaren Traineru Jaitsieran parte hartuko dute Lea-Artibai eta Busturia...
Bermeo, Isuntza, Ondarroa eta Elantxobeko arraunlariak egongo dira biharko hitzorduan. 16:30ean hasiko da estropada, eta azken traineruak 18:ooetan irtengo du
Zapatuan egingo den 21.Oriaren Traineru Jaitsieran parte hartuko dute Lea-Artibai eta Busturialdeko traineruek. 1.150 arraunlari eta 85 ontzi batuko ditu probak: sei Llagut Catala, bi Llagut Mediterraneo eta 77 traineru. Estropada 16:30ean hasiko da, eta azkenengo traineruak 18:00etan irtengo du.Bi ibilbide daude prestatuta. 4.000 metrokoa, Sarikolatik irten eta Orion amaituko da, eta Mediterraneoko ontziek eta emakume, gazte eta beteranoz osatutako traineruek egingo dute. Ibilbide horretan parte hartuko du Elantxobeko gazte eta nagusi traineru mistoak.
Absolutu mailako traineruek, berriz, 6.000 metroko ibilbidea egin beharko dute. Mapil-AgiƱatik irtengo dute, eta Orion edukiko dute helmuga. Estropada horretan Lekeitioko Isuntza arraun taldeko traineru bik, Ondarroako bik eta Bermeoko bik hartuko dute parte.
Guztira, absolutu mailako 46 traineruk, gazteen mailako sei taldek, beteranoen mailako hamaikak eta emakumezkoen beste hamalauk zeharkatuko dute Oria bihar arratsaldean.
Domekan, Sestaon
Oriako jaitsieraz gain, denboraleen ondorioz atzeratuta geratu zen Bizkaiko batelen ligaxkako bigarren saioan ere hartuko dute parte bertoko arraunlariek. Iberian (Sestao) izango dute norgegiagoka, domekan, 10:30etik aurrera.