
Raul Ibañez. Argazkia: Innobasque
Zientziaren giltzak elkarteak antolatuta, Raul Ibañez Euskal Herriko Unibertsitateko Matematika Doktore eta Geometriako irakasleak
Paseo matematico por los medios de comunicacion hitzaldia eskainiko du Beikozinin, otsailaren 25ean, 18:30ean.
Tresna matematikoak erabilita, Ibañezek komunikabieetan argitaratutako hainbat berri aztertuko ditu hitzaldian, beti ere era sinple eta dibertigarri batean. Besteak beste, berrietan agertzen diren zenbakiak aztertuko ditu. Era berean, kazetariek eta herritarrek orokorrean, probabilitatea, portzentaia edota estadistika kontzeptu ugariren inguruan askotan egiten diren akatsen berri ere emango du hitzaldi zientifikoan.