Lea-Artibai eta Busturialdeko zazpi bikote sailkatu dira Bizkaiko finalerako
Bihar jokatuko dira Euskal Herriko Mus Txapelketako herrialdeetako finalak. Bizkaikoa Barakaldoko Itsadar sagardotegian jokatuko da, 10:00etan. 28 bikote daude lehianEuskal Herriko VII.Mus Txapelketan herri mailako fasea gainditu dutenak herrialdeetako...
Bihar jokatuko dira Euskal Herriko Mus Txapelketako herrialdeetako finalak. Bizkaikoa Barakaldoko Itsadar sagardotegian jokatuko da, 10:00etan. 28 bikote daude lehian
Euskal Herriko VII.Mus Txapelketan herri mailako fasea gainditu dutenak herrialdeetako finalera joango dira asteburuan. Bizkaiko finala bihar jokatuko, da Barakaldon. Jokalariak 10:00etan elkartuko dira Itsadar sagardotegian norgehiagokari hasiera emateko.28 bikote sailkatu dira Bizkaitik, eta euretatik zazpi Lea-Artibai eta Busturialdekoak dira. Amoroto, Bermeo, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroako bikote bana sailkatu dira Bizkaiko finaletarako.
Sari handiak daude herrialdeetako irabazleentzat. Zehazki zazpi bikotek jantziko dituzten hamalau txapelak, lau pertsonentzako asteburuko egonaldiak, bazkariak, afariak, Euskal Herriko produktuekin osaturiko saskiak eta Arabar Errioxako ardo loteak banatuko dituzte lehen sailkatuen artean.
Zazpi herrialdeetako finaletan sailkatzen direnak, gainera, martxoaren 7an Lekeition jokatuko den finalerako pasea eskuratuko dute. «Egun osoko jaia izango da, bazkari eta musikagaz lagunduta», adierazi dute antolatzaileek.
Bizkaikoagaz gain, beste herrialde guztietako finalak ere bihar jokatuko dira: Gipuzkoako finala Alegian, Nafarroa Garaiako finala Iruñean, Lapurdiko finala Urruñan, Arabako finala Eskuernagan, BeheNafarroako finala Lartzabalen eta Zuberoako finala Urdiñarben.