Leartikerrek lankidetza hitzarmena sinatu du Frantziako INRA teknologia gunearekin

Naia Andonegi Leartiker Elikagaien Teknologiarako arduraduna, Gilles Garric aditua eta Malen Sarasua Leartikerreko ikerlaria.
Hitzarmen garrantzitsua dela azpimarratu dute, “Euskal gaztagintza artisauko ezagutzaren transferentzian aitzindari izateko aukera emango duena”.
Esne eta esneki desberdinen inguruko ezagutza teorikoak transferituko dituzte, esneki funtzionalak, laktosarik gabeko esnea, esne-hautsa, bero tratamenduek esnearen konposatuengan duten eragina, gazta mota desberdinen inguruko teknologia, etab.”Produktu berritzaileak ekoiztuko ditugu: gorgonzola, mozzarella, feta, emmentala, esne hartzitu probiotikoak, eta gatzuraz eginiko gaztak besteak beste”, azaldu dute. Halaber, proiektuaren garapenerako hainbat euskal gazta ekoizle artisauen eta merkaturatzeko eragile espezialisten arteko kontaktua sustatuko dute sektoreko lehiakortasun ekimenak bultzatzeko asmoz.
Markina-Xemeingo Leartiker Elikagaien Teknologia zentruak eta Frantziako Institutu Nazionalaren Nekazal Ikerketa Erakundeak (INRA) sinatutako akordioaren emaitzaren ondorioz garatuko da lana, eta esnekietan ikertzaile aditua den Gilles Garric izango da Leartiker teknologia zentroarekin lankidetzan arituko dena 2015 urtean zehar.
Bi erakundeen arteko hitzarmena Bizkaiko Foru Aldundiko ekonomiaren sustapenerako Bizkaia Talent programa barruan dago, esne sektorean ezagutza zabaltzeko asmoarekin gero Bizkaiko lurraldean barrena abeltzaintzako proiektu ezberdinetan eta deribatuetan aplikatzeko helburuarekin.