Ondarroako turismoa nola bultzatu erabakitzeko batzarra egingo da otsailaren 24an
Ondarroa 2020 egitasmoaren barruan, Ondarroako Turismo Dinamizazio Plana eraikitzen hasteko bilera egingo da otsailaren 24an, 15:30etik 17:30era, Kofradia Zaharrean.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, batzarrean parte hartzeko aurretik izena eman beharko da Ondarroako Turismo Bulegoan 94-683 19 51 telefono zenbakira deituta edota turismobulegoa@ondarroakoudala.net helbidera posta elektroniko bat bidalita. Horrez gain, Leartibai Garapen Agentzian ere izena emateko aukera egongo da 94-616 90 88 telefonora deituta edo bbasterretxea@leartibai.com helbide elektronikora idatzita.