Ondarroako Gure Esku Dago Herri ekimenak jendaurreko aurkezpen ekitaldia egingo du otsailaren 27an, 20:00etan, Beikozinin.
Antolatzaileek aurreratu dutenez Erabakia #Ehuntzen dinamika berria aurkezteaz gain, musika, dantza eta antzerkia uztartuko dituen ekitaldia izango da Ondarroakoa. “2015eko ikasturtearen aurkezpena egingo dugu musika, dantza eta antzerki emanaldiak tartekatuz. Horrez gain, bigarren fase hau zelan gauzatuko den azaltzeko, denon artean ariketa praktiko bat egingo dugu. Horretarako jendearen partehartzea ezinbestekoa izango da”.
Ordu eta erdi inguruko ekitaldia izango da; tartean, Dantzartek bi dantza, Traman & Brix antzerki taldeak bi esketx eta Ondarroako metal taldeak lau bat pieza joko ditu. Era berean, Jostunak dokumentalaren zati bat ikusteko aukera ere egongo da.
Iazko giza katea, Elorrion
150.000 herritarrek Durango eta Iruñea banatzen dituzten 123 kilometroak eskuz esku batu zituzten 2014ko ekainaren 8an. Euskaldunek “herri libre batean zoriontsu” izateko apustua eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zituzten lau haizetara.
Iazko ekimena desberdinen arteko topaleku bihurtu zen, denen artean egindakoa. Aurten ere, erabakitzeko eskubidearen sarea ehuntzen jarraituko dute herritarrek, eta denak oihalen bueltan elkartuko dira; oihalak herritarren atxikimendu bihurtuz.
Ekainaren 20an herrialdeetako hiriburuetan egingo diren ekimenetan, norbere atxikimendu pertsonalak jasoko dituen hautetsontzi erraldoiak osotu nahi dira.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.