Pasta ekologikoa egiten irakatsiko dute Busturiko Madariaga Dorretxean
Txaramela elkarteko kideek emango dute tailerra bihar, 16:00etatik 18:00etara, eta bost urtetik gorako umeek eta helduek parte har dezakete. Aldez aurretik eman behar da izenaZerealak gure larre eta plateretan izeneko tailerra hartuko du bihar Euskadik...
Txaramela elkarteko kideek emango dute tailerra bihar, 16:00etatik 18:00etara, eta bost urtetik gorako umeek eta helduek parte har dezakete. Aldez aurretik eman behar da izena
Zerealak gure larre eta plateretan izeneko tailerra hartuko du bihar Euskadiko Biodibertsitate Zentroak. Txaramela elkartearen eskutik, pasta ekologikoa nola egin ikasi ahalko dute umeek nahiz helduek, familiei zuzendutako tailerra baita.«Ekoizpen ekologikotik eratorritako nekazal produktuetatik lortutako lehengaietatik garatutako pasta ekologikoa egiteko pausoak praktikan» jartzeaz gain, tailerrean bestelako gaiak ere landuko dituzte, parte hartzaileen adinaren arabera.
Elikaduraren eta ingurumenaren arteko erlazioaz; elikagaien jatorriaz eta ekoizpen motaz eta horrek ingurumenean duen eraginaz; eta zerealek gure dietan duten garrantziaz ariko dira Txaramelakoak umeekin. Bestalde, helduek gehiago jakin ahal izango dute zereal ekoizpenaren Bizkaiko egoeraz, zereal autoktonoen barietateez eta biodibertsitatearen galeraz. Urun integral eta finduen arteko ezberdintasunak ere ezagutuko dituzte.
Egindako pasta, etxera
16:00etan hasiko da tailerra, eta bi orduko iraupena edukiko du. Madariaga Dorretxetik esan dutenez, 5 urtetik gorako umeek parte har dezakete, baina, betiere, heldu bategaz joanez gero.
Parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, 94-687 0402 telefono zenbakira deituta edo info@torremadariaga.org helbidera idatzita. Parte hartzaileek ontziren bat eraman beharko dute, tailerrean egindako pasta etxera eraman ahal izateko.