Bermeoko trainerua zazpigarrena izan da Oriako jaitsieran
Zapatuan egin zen Oriako jaitsieran hartu zuten parte Bermeok, Isuntzak, Ondarroak eta Elantxobek. Hirugarren geratu ziren gazte mailan Elantxobekoak. Gizonezko absolutuetan, berriz, zazpigarrena izan zen Bermeo A trainerua.46 traineruk hartu zuten par...
46 traineruk hartu zuten parte Oriako jaitsieran, eta etxekoak izan ziren nagusi. Halan, Orio Ak egin zuen denbora hoberena Mapil eta Orio arteko 6.000 metroak zeharkatzen. 20.19.51 denbora egin zuten oriotarrek. Bigarrena Hondarribia A izan zen (20.23.06) eta hirugarrena San Juan A (20.50.97).
Bermeoko traineru biak izan ziren bertokoen artean bizkorrenak, zazpigarren eta hamalaugarren geratuz. Isuntza A eta Ondarroa A, berriz, sailkapenaren erdian geratu ziren 20. eta 22. postuetan, irabazleengandik minutu eta erdi baino gehiagora. Isuntza B eta Ondarroa B ez ziren ondo ibili. 30. eta 42. postuak lortu zituzten.