Jaia ospatu dute Amarauna Sareagaz
Zarautzen ospatu den Euskal Herriko aisialdi taldeen sarearen jaian egon ziren Ondarroako Txirrimorraski, Lekeitioko Karkabia eta Markina-Xemeingo XAT, zapatuan. Autobusak bete eta Amarauna Sarearen jaira joan ziren ume, gazte eta begiraleak, ondo pasa...

Zarautzen ospatu den Euskal Herriko aisialdi taldeen sarearen jaian egon ziren Ondarroako Txirrimorraski, Lekeitioko Karkabia eta Markina-Xemeingo XAT, zapatuan. Autobusak bete eta Amarauna Sarearen jaira joan ziren ume, gazte eta begiraleak, ondo pasatzeko asmoz. Zarauzko Gazte Lekuan ospatu zen jaia, frontoi handi batean. Irrien Lagunak, puzgarriak, bazkaria, eskulan tailerra, bertsoak eta erromeria eduki zituzten aukeran lagun arteko giroan gozatzeko.