Kirol ekipazio berria atera du Amets Txurruka Lagunartiek
MARKINA-XEMEIN // Orain dela sei urte atera zituzten arropak apurtuta edo higatuta egongo direla eta, kirol ekipazio berria atera du Amets Txurruka Lagunartiek. Otsailaren 27an egongo da arropak probatu eta eskaera egiteko aukera, 18:30etik 20:00etara,...
MARKINA-XEMEIN // Orain dela sei urte atera zituzten arropak apurtuta edo higatuta egongo direla eta, kirol ekipazio berria atera du Amets Txurruka Lagunartiek. Otsailaren 27an egongo da arropak probatu eta eskaera egiteko aukera, 18:30etik 20:00etara, Uhagonen. Ume zein nagusientzako arropak atera dituzte, mailotak, kulotak eta txalekoak. Taldeagaz harremanetan jarri nahi dutenek amets.txurruka.lagunartie@gmail.com helbide elektronikora idatz dezakete.