
Jendea lurraldebusera igotzen.
Lekeitio Donostia autobus lotura sendotzea erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta beraz, lurraldebusen zerbitzua bizkoiztu egingo da asteburuetan.
Astebarruko ordutegiak bere horretan mantentzen dira, goizeko lehen ordukoa salbu. Hau, 06:20an irtengo da, 10 minutu arinago. Bere erabiltzaile nagusiak ikasleak direnez, Donostian bi parada egingo ditu, bat Unibertsitatean.
Asteburuetan linea bikoiztu egingo da: 9:00etan, 12:00etan, 16:00etan eta 19:00etan irtengo da Donostiara bidean. Lekeitiora berriz, 10:30etan, 14:30etan, 17:30etan eta 21:00etan izango da.
Autobusen Donostiako geltokia ere aldatu egingo da. Autobusak ez dira Amaran geldituko PioXII-n baizik.
Parte-hartze prozesu baten bitartez, herritarren iritziak kontuan hartu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak eta martxotik aurrera prest izango da Lurraldebusen zerbitzu berria.
Udalaren eskaria
Lekeitio Donostia autobus lotura sendotzea Lekeitioko Udalaren eskakizuna izan da agintaldi hasieratik. Hori horrela, poztasunez jaso dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren erabakia. «Eskualde ikuspegitik, Ondarroarekin harremanak sendotzea oso positibo ikusten dugu», adierazi dute.
Eskualde mailan mugikortasunean hobekuntzak ematea Lekeitioko Udalaren helburuetako bat izan dela nabarmendu dute. «Eta horregatik eskualdeko beste udalekin ere mugikortasun plan bat egin zen, aurretik zegoena optimizatzeko».
Lurraldebuseko aldaketek Mutriku, Deba eta Donostiarekin lotura indartzea ekarriko du eta hori guztientzat positiboa izango dela azpimarratu du udalak.