2015erako 10.485.768,50 euroko aurrekontu bateratua aurkeztu du Ondarroako Udalak; iazkoa baino ia 400.000 euro handiagoa (iaz 10.088.383,11 eurokoa izan zen aurrekontua). Gehiena, 9.926.715 euro, udalari bideratua egongo da, eta gainontzeko 559.053.50 euroak Ondarroa Lantzen SAra bideratuko dira. Sarrerei dagokionez, ostera, erdia baino gehiago (5.310.000 euro inguru) udalkutxatik jaso dira.
Hain zuzen ere, aurtengo aurrekontua urtarrileko udalbatzan onartu zuten, Bilduren aldeko eta EAJko aurkako botoekin. “Momentu honetan Bizkaiko Aldizkari ofizialean argitaratua dago aurrekontua. Bere aurkako arrazoibiderik ez bada jasotzen, hurrengo egunotan behin betikoa izango da”, azaldu du Argia Ituarte Ondarroako alkateak.

Iparkalen egiten ari diren beharrak
Gastuei dagokionez,
kopururik handiena langileriara bideratuko da, 3.800.000 euro inguru. “Iaztik hona langileria gastuak mantendu egiten dira. Gauza batzuk aztertu ostean, Gizarte Segurantzan doitze batzuk egin behar izan dira. Horixe da igoeraren zergatia”. Doitze horiek kontutan hartuta, 200.000 euro inguru gehiago bideratuko dira udal langileei ordaintzera, iaz baino %1,1 gehiago.
Argia, ura, telefonoa, gasa… eta antzeko zerbitzuetan kontratuak berrikusi eta berritu ostean, gastu gutxiago egingo da. Guztira, 3.155.305 euro bideratu dira zerbitzuen gastuetara; 2014an baino 20.285 euro gutxiago.
Bestalde, udalak 2011ak eskatutako mailegua iazko superabitagaz amortizatzeko aukera izan zuten. Hain zuzen ere, likidazio positibo hartatik 100.000 euro mailegua ordaintzeko erabili ziren. Horrenbestez, aurten interesetan gutxiago ordainduko du udalak, 17.500 euro inguru.
Finantza gastuetan, kontratuetan eta hondakin bilketan aurreztukoa eta aurreko urteetan baino diru sarrera gehiago izan direla kontutan hartuta, diru hori guztia inbertsioetara bideratuko da
Amankomunazgoari Ondarroako Udalak ordaintzen diona ere, printzipioz, gutxiago izango da; 171.000 euro gutxiago. “Iaz aurreikuspena goitik egin genuen. Hondakinen bilketa kontratua berritu behar zen. Berritu da, baina ez da egin aldaketa esanguratsurik. Eskualde guztian bilketa organikoa egiteko asmoa zegoen, baina ez denez gauzatu hortxe aurreratuko da”.
Finantza gastuetan, kontratuetan eta hondakin bilketara bideratu behar zen diru guzti hori, eta aurreko urteetan baino diru sarrera gehiago izan direla kontutan hartuta, diru hori guztia inbertsioetara bideratu da. Iaz baino, 544.165 euro gehiago bideratuko da inbertsioetara. Guztira, 1.700.000 euro inguru.

Ludoteka berria egin nahi den lokala
Aurrekontuaren gehiena,
herriko kaleak eta udal eraikinak konpontzen inbertitutako da. Kaleei dagokionez, denetara 901.938,78 euro inbertituko dira; eta diru kopuru gehiena, Iparkale eta Iturribarri konpontzen erabiliko dira. Udalak iaz hasitako konponketa planagaz jarraituko du: Iparkaleko beharretan 219.760,30 euro eta Kamiñazpi 13-21 ingurua urbanizatzeko 164.130,48 euro bideratuko ditu.
Auzoak berritzeaz gain, kaleak asfaltatzen ere nahikoa diru inbertituko da. Guztira, 35.000 euro; batez ere, Kamiñazpi auzoa eta Txori Erreka inguruak asfaltatuko dira kopuru horrekin.
Udal eraikinei dagokionez,
hainbat gauza berritu edo hobetuko dira. Alde batetik, Kantoipe kalean lehen Arriola denda zegoen lokalean, ludoteka egiten ari da udala. Horretarako, 110.000 euro bideratu dira. Horrez gain, handik metro gutxira dagoen kontuhartzailearen lokalean ere egokitzapenak egiteko 115.000 euro erabiliko dira.
Udalak plan orokorra martxoan onartuko dela aurreikusten du. Lehen fasea martxan ipintzeko, 50.000 euro bideratu dira 2015ean
Era berean, Artibai egoitzan igogailua berritzeko 124.810,86 euro eta Zaldupe ikastetxeko teilatua eta jolastokia zarratzeko 151.000 euro inbertituko dira.
Bestalde, lau fase izango dituen plan orokorra martxoan onartzea aurreikusten du udalak. Lehen fasea 2015ean hasiko da martxan, eta horretarako 50.000 euro bideratuko dira.

Iturribarri kalea
Udal sailak kontutan hartuta, aurrekontua honako eran banatuko da:
- Hirigintza eta zerbitzuak: 2.355.000 euro.
- Gizarte-ongizate saila: 1.730.000 euro.
- Hezkuntza: 900.687 euro.
- Kirola: 845.000 euro.
- Kultura: 506.000 euro.
- Euskara: 167.000 euro.
- Berdintasun saila: 142.000 euro.
- Ogasuna: 512.000 euro.
- Ingurumena: 92.640 euro.
- Aniztasun saila: 42.350 euro.